parallax background

Bertsolaritza XXI. mendean

2. edizioa

Antolatzailea:
logo uned-bergara
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Bertsolaritzaren oinarriak.

Bertsolaritzaren oinarrizko ezagutzak landuko dira: diziplinaren definizioa, ahozkotasunaren testuinguru akademikoa, ahozko euskal generoen ekosistema, bertsolaritzaren ohiko partaideak eta adierazpideak, eta bertsogintzaren oinarrizko elementuak.


2. Bertsolaritzaren historia.

Bertsolaritzak tradizio luzea du euskal gizartean. Bertsolaritzarekin lotura duten aipu zaharrenetatik abiatuta, ahozko inprobisazio kantatuak Euskal Herriko historiaren baitan garatutako kontakizuna landuko da. Aztergai izango dira bertsolaritzaren aztarna zaharrenak, Lore Jokoak, lehen bertso guduak, errepresio sozialaren aroa, Iparraldeko loraldia, Bertsolari Txapelketen berreskurapena, 80ko hamarkadako susperraldia eta azken hamarkadetako bilakaera.


3. Bertso-paperak.

Bertso idatziak euskal kulturaren ahozko ondarearen altxor handia dira. Ale eta autore ezagunenetan zehar, bertso-paperen edukien eta moldeen ezaugarri nagusiak aztertuko dira.


4. Bertsogintzaren teknikak: metodologia eta baliabideak.

Ikasleak bertsolarien lekuan jarriko dira eta bertsotan egiteko teknika ezagutuko dute: bertso bat osatzeko prozedura abiapuntu izanik, errimak, doinuak eta neurriak lantzeko baliabideak jarriko dira ikasleen eskura.


5. Bertsogintzaren analisia.

Ikasleek bertsozale kualifikatuen ikuspegia garatuko dute. Hainbat bertso-saioren behaketa eginez, bertsoen kalitatea balioesteko parametroak ezagutuko dituzte.


6. Bertsolaritzaren ikerketa aplikatuaren azken joerak.

Azken hamarkadan areagotu egin dira bertsolaritzari beste arlo akademiko batzuetatik egindako ikerketak. Bertsolaritzaren ikerketa aplikatuaren adibide izan diren arloen berri jasoko dute ikasleek: antropologia, hizkuntzalaritza, pedagogia, komunikazioa…


Xabier Paya Ruiz

Bertsolaria, itzultzailea, kultur kudeatzailea, musikaria eta ikertzailea da. Graduondoko ikasketak ditu Euskal Kulturgintzaren Transmisioan, Eusko Ikasketetan edo Europako Kultura modernoetan, besteak beste. Birminghameko Unibertsitatean, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean, Mondragoneko Unibertsitatean edo Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea izan da. 2013an Ahozko Euskal Literaturaren Antologia argitaratu zuen euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. A Streetcar Named Desire, La Vida es sueño edo Bob Dylanen 100 kantu lanak euskaratu ditu, beste askoren artean. Amerikako Estatu Batuetako «Oral Tradition Center» ikerguneak «Albert Lord Fellowship» delakoa eskaini zion berak egindako bertsolaritza ikertzeko taxonomia poliedrikoa lanarengatik.


Kolaboratzailea

Kolaboratzaileak